BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

DONOSTIAKO AQUARIUMA

Plaza Carlos Blasco de Imaz, 1, Donostia

AZALPENA

Donostiako aquariuma Euskal Herriko lekurik bisitatuenetakoa da: 300.000 bisitari gerturatzen dira bertara, urtean. Leku zinez atseginean dago, gainera. Portuan, alde zaharretik oso gertu eta hirugunetik ez urrun.

 

Donostiako aquariuma 1928an eraiki zen. Gipuzkoako itsas ondarea bildu eta jasotzen du bi solairutan; nabarmentzekoa da, benetan, sabaitik zintzilika dagoen 1878an harrapatutako balea baten hezurdura. Aipatutakoaz gain, arrain-ontzi mordoa topatuko dituzu bertan. 200 arrain-espezie baino gehiagoz eta 360º-ko tunelaz gozatu ahalko duzu Donostiako aquariumean. Erakusketak, tailerrak eta bestelako ekintza mordoa ere antolatzen dituzte. Arrainekin lo egiteko aukera ere eskaintzen dute!

  • Kategoria: Aquarium-a
  • Abiatze prezioa: 13 €
  • Ordutegia: Ikus "oharrak" atala
  • Tel.: +34 943 44 00 99
  • Webgunea: www.aquariumss.com
  • Helbidea: Plaza Carlos Blasco de Imaz, 1
    20003 - Donostia - (Gipuzkoa)
  • Irisgarritasuna
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

ORDUTEGIA: Uztaila eta abuztua: astelehetik igandera, 10:00etatik 21:00etara. Urritik Aste Santura: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 19:00etara; asteburu, jaiegun eta zubietan: 10:00etatik 20:00etara. Aste Santutik uztailera eta irailan: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara; asteburu, jaiegun eta zubietan: 10:00etatik 21:00etara. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 20an, itxita. Txartel-leihatila aquariuma itxi baino ordubete lehenago ixten da. PREZIOAK: Helduak: 13€. Haurrak (4-12 urte): 6,5€. Haurrak (4 urte arte): doan.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.