Basklink euskal kulturaren lurraldea ezagutu eta bizitzeko bidaidea da. Muga administratiboetatik gaindi, benetako Euskal Herria ezagutu eta bizitzeko bidaia-lagun ia bakarra. Beste inon ez dituzu topatuko hemen proposatzen dizkizugun ibilbideak, ezta Euskal Herriko ekitaldi, lo-leku, jateko leku eta bestelako zerbitzu turistikoen zerrenda hain osatua ere. Basklink-ek zinez benetako proposamen berriak iradokitzen dizkizu, zure bidaia gogoangarriagoa eta aberasgarriagoa izan dadin, ohiko turisten...(line truncated)...
Izan labur-laburra edo luzeagoa, bidaia batek irekiago, biziago, askeago eta ausartago sentiarazten gaitu gu behintzat. Eta horrela bidaiatzea proposatzen dizugu: ausart, konplexu eta mugarik gabe, bizitzeko prest. Animatzen zara?
Euskal Herriko zazpi txokotako zazpi lagunek osatzen dute Basklink-eko lan-taldea.
EMILE NEGUELOUA (Senpere) Zuzendaritza eta arduradun komertziala
GAIZKA BIDEGAIN (Luzaide) Sormen eta diseinu arduraduna
ANNA PÉTRISSANS (Uztaritze) Sormen eta diseinu arduraduna
IBES MONGABURE (Donibane Garazi) IKT arduraduna
ANDDE ZUDAIRE (Zuraide) IKT garatzailea
JOANA MENDIBURU (Senpere-Oiartzun) Zuzendaritza eta produktu-arduraduna
LEIRE AGIRREZABALA (Oiartzun) Marketing eta komunikazio arduraduna