BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LA BISCUITERIE BASQUE

Le Bourg, Luhuso

AZALPENA

Euskal Herriaren bihotz-bihotzean topatuko duzu la Biscuiterie Basque goxo-denda, Luhuson (Lapurdi), Kanbo eta Donibane Garazi artean.

 

La Biscuiterie Basque tradizio handiko gozogile familia bateko semearen eta bere ametsa goxo-denda bat izatea zen emakume baten arteko proiektua da. Jacques eta Florencek la Biscuiterie Basque martxan jartzea erabaki zuten tradizioa eta lanerako modu artisaua oinarri hartuta, eta horixe bera da beren egungo arrakastaren gakoa.

 

La Biscuiterie Basque hemen inguruko goxo-denda artisau eta tradizional bakanetakoa da. Denda eta lantegia ate soil batek banatzen ditu eta dendan sartu orduko sumatuko duzu lantegiko goxo gozoen usaina.

 

Alexandra, Carine, Maxime eta Mickaelek gustu handiz erakutsi eta azalduko dizute denda bera eta la Biscuiterie Basquen historia. Hori amaituta, dastaketa goxo batera gonbidatuko zaituzte; eta doakoa da, gainera! La Biscuiterie Basque taldean bisitatu nahiko bazenute, aurretik deitzea gomendatzen dizuegu, bisita behar bezala prestatzeko aukera izan dezaten.

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 0 €
  • Ordutegia: 9:00-19:00
  • Tel.: +33 (0) 5 59 70 50 63
  • Webgunea: www.labiscuiteriebasque.com
  • Helbidea: Le Bourg
    - Luhuso - (Lapurdi)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: fr

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.