BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

OLA SAGARDOTEGIA. BISITA-GIDATUAK

Meaka auzoa, Irun

AZALPENA

Irungo (Gipuzkoa) Ola Sagardotegia antzina ola bat izandako eraikinean kokatua dago eta Aiako Harria Natur Parketik oso gertu. Hiru bisita gidatu eskaintzen ditu:

 

TXALAKA BISITA

Murgil zaitez sagardoaren munduan, upategitik haratago. Bisitatu Ola Sagardotegia inguratzen duten sagardiak eta ezagutu sagardoa egiteko behar den makinaria guztia. Sagardo-dastaketa bat ere eskainiko dizute, pintxo batzuekin.

Iraupena: 1 ordu.

Prezioak: Helduak: 12 €. 10-18 urte bitarteko haur eta gazteak: 7 €. 10 urtetik beherako haurrak: doan.

 

MOKO BISITA

Sagardo-upategi bat ezagutzeko bisita azkarra. Sagardo-dastaketa bat ere eskainiko dizute, pintxo batzuekin.

Iraupena: 30 minutu.

Prezioak: Helduak: 7 €. 10-18 urte bitarteko haur eta gazteak: 5 €. 10 urtetik beherako haurrak: doan. 

 

OIASSO TOUR

Bidasoako eskualdeak antolatzen du txango hau. Honakoa ezagutu eta gozatu ahalko duzu: Oiasso Erromatar Museoa, Hirugurutzetako meategiak trenez eta bazkaria Ola Sagardotegian.

Iraupena: 2 ordu + bazkaria

Prezioak: Helduak: 34 €. 18 urtez beherako haur eta gaztetxoak: 19 €. 5 urtetik beherako haurrak: bisitak doan (kontsultatu haurrentzako menua). Kontsultatu ordutegiak eta baldintzak.

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 7 €
  • Ordutegia: Ikus oharrak atala
  • Tel.: +34 943 62 31 30
  • Webgunea: www.olasagardotegia.net
  • Helbidea: Meaka auzoa
    - Irun - (Gipuzkoa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

Txalaka eta Moko bisiten ordutegia: Urtarriletik ekainera: astelehenetik ostiralera: 19:30 / larunbatak eta igandeak: 12:30. Ekainetik abenduaren 8ra: asteartetik igandera: 12:30ean eta 19:30ean.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.