BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ARRIKUTZEKO LEIZEAK

, Oñati

AZALPENA

Oñatiko Arrikrutz leizeak (Gipuzkoa), Aizkorriko Gesalta-Arrikrutzeko sistema karstikoko parte dira. Itsasoaren azaleratik 400 metro ingurura kokatuak daude. 

 

Kareharriz eta dolomiz egindako barrunbea da Arrikrutz, Goi Jurasiko - Azpi Kretazeoko garaikoa, 154 eta 96 milioi urte bitarte ditu. 14 kilometro luzeko sistema da, sei solairutan banatuta, eta elkar lotzen diren galeriek osatzen dute. Gipuzkoako barrunbe handiena da. 

 

Arrikrutz espeleologia-, arkeologia- eta paleontologia-azterketetan aitzindaria izan zen. Lehen azterketetan leizetako lehoi baten hezurdura, pantera baten burezurraren zati bat eta hartz-aztarnategi ikaragarri bat aurkitu ziren.

 

Arrikrutzeko leizearen bisita 60 minutu inguruko esperientzia zoragarria da.

  • Kategoria: Leizeak
  • Abiatze prezioa: 9 €
  • Ordutegia: Ikus "Oharrak" atala
  • Tel.: + 34 943 08 20 00
  • Webgunea: www.oñati.eus/eu/turismoa
  • Helbidea:
    - Oñati - (Gipuzkoa)
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es

OHARRAK

PREZIOA: Helduak: 9€. Gaztetxoak (5-16 urte): 6€. Haurrak (0-4 urte): doan. Erretiratuak, langabetuak: 6€. Taldeak (15 pertsona gutxienez): 6€/pertsona. Ikasleak: 4€. ORDUTEGIA: Urtarrila - otsaila: taldeentzat bakarrik erreserbapean. Martxoa - apirila: asteartetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30. Asteburuan, 9:30 - 14:30 / 15:30 - 17:30. Astelehenetan itxita. Maiatza: asteartetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30. Asteburutan, 9:30 - 14:30 / 15:30 - 19:00. Astelehenetan itxita. Ekaina: astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 15:30 - 18:30. Asteburuetan, 9:30 - 14:30 / 15:30 - 19:00. Uztaila eta abuztua: 9:30 - 14:30 / 15:30 - 19:00. Iraila: asteartetik igandera, 9:30 - 14:30 / 15:30 - 19:00. Astelehenetan itxita. Urria - abendua: asteartetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30. Asteburuetan, 9:30 - 14:30 / 15:30 - 17:30. Astelehenetan itxita.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.