BLOGA

BESTE
2015(e)ko uzt. 8(a)

Euskal Herria airetik ezagutzen, globoan

Euskal Herria airetik ezagutzen, globoan

Ez dakigu Euskal Herria lurretik nahikoa ezagutzen ote dugun, baina pasa den asteburuan airetik egin genuen. Globoan ibili ginen. Globos Estratos turismo-aktiboko enpresak gonbidatu gintuen eta ez genion muzinik egin gonbidapenari.

 

Urduñatik (Bizkaia) atera ginen, goizean goiz dena esaten hasita. Eta horixe zen genekien bakarra: non ibili eta nora helduko ginen haizeak bakarrik zekien. Valderejo eta Añana inguruak (Araba mendebaldea) zeruertzean, Autrigoien lurraldea ezagutu genuen, erromatarrak Iberiar Penintsulara iritsi aurretik Araba eta Bizkaia mendebaldean eta Gaztela ekialdean bizi izan izan ziren haien lurraldea. Burgosko eremuan hartu genuen lurra zeruan barrena ordu eta laurdeneko txangoa eginda. Hegaldian txanpain kopatxo bat eman ziguten eta bukatutakoan Urduñara gonbidatu gintuzten hamaiketakoa egitera.

 

Goizean 7:00etan genuen hitzordua eta 8:00etan aireratu ginen, denon artean globoa prestatu eta gero. Hori ere esperientziaren parte da: bitxia da benetan horrelako globotzar bat nola aireratzen den ikustea. Urduñako zelai batetik abiatu ginen eta berehala hartu genion gaina Urduñako muinoari, azkar hartzen du altuera globoak. Ikusgarria da bertatik ikusten dena: zer desberdinak diren kantauri eta mediterraneko isurialdea, eta zer distantzia laburrean aldatzen den paisaia. Kontrastea izugarria da. Eguraldi bikaina tokatu zitzaigun eta Valderejo eta Añana inguruak ez ezik, Pirinioak eta “Picos de Europa” (Asturias, Espainia) ere bistatu genituen zeruertzean.

 

Behin goian, haizeak Valle de Losa (Burgos) aldera eraman gintuen. Bidaia oso da xuabea, ez da batere mugitzen globoa. Abiadura aldatzen omen da altueraren arabera, baina ez da nabaritu ere egiten. Gu 1100 metroan ibili ginen, baina globoek 14000 metro ere har ditzaketela esan zigun pilotuak.

 

Esperientzia oso da polita, eta tratua ere bai. Benetan gomendagarria ekintza bereziren bat egiteko asmotan direnentzat zein opari polit bat egiteko, adibidez.

 

Globos Estratos: Barrenkale, 23. 48620 Plentzia · Tel.+34 659 56 54 12 · info@globosestratos.com · www.globosestratos.com · www.facebook.com/globosestratos

PARTEKATU POST-A