BLOGA

TURISMOA
2015(e)ko mar. 31(a)

Nire Euskal Herria bisitatzen dut

Nire Euskal Herria bisitatzen dut

Ipar Euskal Herrian bizi bazara, ez ezazu gal inguruko ondarea ezagutzeko eta aisialdirako eskaintzaz gozatzeko aukera. GOazen turismo-klusterrak ‘nire Euskal Herria bisitatzen dut’ kanpaina antolatu du apirilaren 11 eta 12rako. Kanpainaren helburua da, bertako herritarrek Euskal Herriko kultur eta ondare-aberastasuna, eta aisialdirako eskaintzak ezagutu ditzaten. Izan ere, ongi jakina da, maiz, etxekoa eskaintza dela gutxien ezagutzen dena.

 

Ekimenean parte hartzeko ez da baitezpada izena eman behar, baina www.jevisitemonpaysbasque.fr webgunetik txartel bat inprimatu behar da. Gainera, webgunean izena emanez gero, zozketa batean parte hartzen ahal da. 

 

Asteburu hortan, Ipar Euskal Herriko 45 gunek baino gehiagok beren ateak irekiko dituzte doan edo baten prezioan bi sartzeko aukerarekin.

 

Hau da ekimenean parte hartuko duten guneen zerrenda.

 

Gastronomia eta tokiko ekoizpenak

Antton Chocolatier (Ezpeleta)

Atelier du piment (Ezpeleta)

Cidrerie Artisanale Txopinondo (Azkaine)

Fromagerie Agour (Heleta)

Fromagerie écologique d’Irati (Mendibe)

Hôtel Restaurant Erreguina (Banka)

L’atelier de Clarisse (Arrueta-Sarrikota)

Loreztia (Les Goûters Basques) (Baiona)

L’Atelier du Chocolat (Baiona)

Paries (Urruña)

Pierre Oteiza (Aldude)

Planète Musée du Chocolat (Miarritze)

 

Historia eta ondarea

Chapelle Impériale (Miarritze)

Château d’Urtubie (Urruña)

Château de Camou (Aiziritze-Gamue-Zohazti)

Château de Gramont (Bidaxune)

Eglise de l’Hôpital Saint-Blaise (Ospitalepea)

Grottes d’Isturitz et d’Oxocelhaya (Donamartiri)

La Verna Pierre Saint-Martin (Urdatx-Santa Grazi)

Lames de Sames – Couteaux du Pays Basque (Angelu)

Les Couteliers Basques (Bidarte)

Maison Labourdine (Uztaritze)

Musée Asiatica (Miarritze)

Musée Basque et de l’histoire de Bayonne (Baiona)

Phare de Biarritz (Miarritze)

Prison dite des Evêques (Donibane Lohitzune)

Villa Arnaga (Kanbo)

 

Ostatzeko leku atseginak

Auberge de Jeunesse (Miarritze)

Camping Etche Zahar (Ahurti)

Camping Itsas Mendi (Donibane Lohitzune)

Hôtel Le Gamaritz (Miarritze)

Hôtel Résidence Alaïa (Azkaine)

Le Grand Hôtel de la Poste (Donibane Lohitzune)

Maison d’hôtes Maison Marchand (Bastida)

 

Natura eta aisialdia

Aquarium de Biarritz (Miarritze)

Base de loisirs du Baigura (Heleta)

Cité de l’Océan (Miarritze)

Ekilibre.64 (Ezpeleta)

Hammam Biarritz (Miarritze)

Itsas Arima (Donibane Lohitzune)

Jardin Botanique de Saint-Jean-de-Luz (Donibane Lohitzune)

NCKD Randonnée à la pagaie (Itsasu)

Parc écologique Izadia (Angelu)

SPI en TETE Ecole de voile et de croisière (Hendaia)

Thalassothérapie Hôtel**** & Spa Serge Blanco (Hendaia)

Train de la Rhune (Sara)

Ur Bizia Rafting (Bidarrai)

PARTEKATU POST-A