BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ERROTA OSTATUA

Calle Intxaurrondo kalea, 54, Durango

AZALPENA

Errota ostatua

 

Durangoko (Bizkaia) erdigunean kokatuta dago Errota ostatua, lasaitasuna eta etxeko giroa aurkituko dituzu. Tabira parkearen alboan kokatuta, inguru paregabean dagoen ostatua da Errota. Ostatuaren ardura duen lantaldea, euskalduna eta ingurua ondo ezagutzen duena da; era guztietako turismoa egiteko helburua duenak gomendio egokiak jasoko ditu beraz. Durangon kokatuta egonik, mendi-irteerak zein hondartza-planak egiteko aukera eskaintzen du Errotak. 9 logela ditu guztira, banakakoak zein bikoteentzakoak edo familientzakoak. Geletan telebista eta wifi konexioa dago. Ostatuak parking zerbitzu pribatua du, doan eskaintzen dena ostatura datozen bezeroentzat. Gimnasioa erabiltzeko aukera dute bezeroek, sauna zerbitzua ere baduena.

 

Errota aterpetxea

 

3 gela ezberdinetan banatuta dagoen aterpetxe honek 40 lagunentzako literak eskaintzen ditu. Prezio oso xume baten truke, Durangon egonaldi paregabea egiteko modua eskaintzen du Errota aterpeak. Aterpetxeko erabiltzaileek parking zerbitzua eta gimnasioa erabiltzeko aukera izango dute doan.

  • Kategoria:  Aterpetxea / Kanpamentua
  • Gela kopurua:  12
  • Abiatze prezioa:  15 €
  • Tel.:  +34 946 21 60 21
  • Webgunea:   www.ibaizabalikastola.org/web/default.php
  • Helbidea:  Calle Intxaurrondo kalea, 54
    48200 - Durango - (Bizkaia)
  • Irisgarritasuna
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: eu es

Errota: gela bakarra 34 €
Errota: gela bikoitza 47 €
Aterpetxea: litera (lo-zakuarekin) 15 €
Aterpetxea: litera izara edo mihiseekin 18 €

OHARRAK

%10eko BEZa gehitu behar da. Gosaria ez dago sartua.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.