BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

DOLAREA HOTELA

Nafarroa, 57, Beasain

AZALPENA

Dolarea hotela (Beasain, Gipuzkoa) 1611ko baserri ederra da, oraintsu luxuzko 4 izarretako hotel bihurtua izan dena. Beasaingo Igartza gune historikoaren parte da, Gipuzkoako bihotzean kokatua. 

 

Ikusgarria da XXI mendeko eraikin modernoek eta Igartzako gune historikoak zein ongi bat egiten duten. Dolarea hotela osotasun horren parte da, kanpotik XVII. mendeko baserriaren itxura mantendu baitu.

 

Dolarea hoteleko atea igaro bezain pronto, guztiz berritutako gune batekin egiten dugu topo. Kanpoaldearekin kontraste handia sortzen da, barruan gune moderno, eroso eta funtzionalak aurkituko baititugu. 

 

Dolarea hotelak 20 gela ditu, guztiak ongi ekipatuak, aire egokitu eta bainugela ederrekin, zure egonaldia erosoa eta atsegina izan dadin. 
 

Gelako pribatutasuna alde batera utzita, Dolarea hoteleko bezeroek kafetegi modernoan zerbait hartuz ere atseden hartu ahal izango dute. Nahi izanez gero, Dolarea hotelak parkina ere eskaintzen du, baita familientzat egokitutako gelak ere. 

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  20
  • Abiatze prezioa:  85 €
  • Tel.:  +34 943 88 98 88
  • Webgunea:   www.hoteldolarea.com
  • Helbidea:  Nafarroa, 57
    20200 - Beasain - (Gipuzkoa)
  • Irisgarritasuna
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Telebista
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: eu es en fr

Logela erosoa 85€
Oinarrizko logela 98€
Txapitula-erako logela 110€
Goi-mailako logela 128€

 

OHARRAK

Logela bikoitzen prezioak dira taulan azaltzen direnak.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.