BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

HÔTEL DE LA RHUNE HOTELA

Place Pierre Loti, Azkaine

AZALPENA

Hôtel de La Rhune hotela Azkaingo erdigunean (Lapurdi) dago, udaletxearen eta elizaren artean. 100 urte baino gehiagoko historia du Hôtel de La Rhune hotelak, istorio eta sekretu asko gordetzen dituzte, beraz, haren pareta eta logelek. Baita Azkainek berak ere, kontrabandisten gordeleku Larrunen babesean.

 

Hiru izarreko hotela da Hôtel de La Rhune, berritua eta bisitarien behar eta nahi guztietara egokitua. 2, 3 edo lau pertsonentzako 27 logela ditu eta denek dute doakoa WIFI zerbitzua, telebista, berogailua eta bainugela propioa.

 

Horrez gain, Hôtel de La Rhune hotelak lorategia eta terraza ere baditu, alboko frontoiko pilota-soinuez gozatzeko leku aparta. Aireporturako joan-etorriko zerbitzua, haurzaintza-zerbitzua, alokairuko autoak... ere baditu (aurrez eskaera eginda), baita taldeentzako eskaintzak ere. 

 

Euskal Herriko kostaldeaz zein barrualdez gozatzeko leku bikaina duzu Hôtel de La Rhune, txoko erosoa eta lasaia. Larrun mendia bera duzu bertatik bertara, Euskal Herriko tontorrik ezagunenetakoa; eta nola ez, Larrungo Trena

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  27
  • Abiatze prezioa:  73 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 54 00 04
  • Webgunea:   www.hoteldelarhune.com
  • Helbidea:  Place Pierre Loti
    64310 - Azkaine - (Lapurdi)
  • WiFi-a
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Sehaska

OHARRAK

Hizkuntzak: fr

  Denboraldi ertaina (martxoa-ekaina & urria-abendua) Goi denboraldia (uztaila-iraila)
Logela arrunta (1/2 pertsona) 73 € 83 €
Logela xarmanta (1/2 pertsona) 88 € 103 €
Logela hirukoitza 88 € 108 €
Familia-logela (4 pertsona) 109 € 134 €

 

OHARRAK

Gosaria: 10€ (10 urtez beherako haurrak: 6€). Ohe gehigarria: 17€/eguna. Egonaldi-tasa: 0,6€/eguna/pertsona. Animaliak: 5€/eguna.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.