BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

TORRE ZUMELTZEGI HOTELA

Torre Zumeltzegi, 11, Oñati

AZALPENA

Torre Zumeltzegi hotela Oñatiko erdigune historikoan dago, erabat eraberritutako XIII. mendeko eraikin batean. Erdi Aroko esentzia mantentzea lortu du: behealdean harrizko pareta lodiak ditu eta goiko pisuetan, berriz, egurrezko egitura eta teilatua, eta beiratu ederrak. Torre Zumeltzegi hotelak 12 logela ditu, bakoitza gisa batean dekoratua eta Oñatirako bista zoragarriekin. Xarma bereziko hotela da Torre Zumeltzegi.

 

Hotelak jatetetxea, enpresentzako bilera gelak eta tarifa bereziak, eta terraza ederra ere baditu. Aizkorritik Udalaitzera arteko mendiak ikusten dira bertatik, baita Oiñatiko herria bera ere. Oñatiko erdigunetik oso gertu dago Torre Zumeltzegi hotela eta oinez egin daiteke bertarako joan-etorria.

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  12
  • Abiatze prezioa:  74 €
  • Tel.:  +34 943 54 00 00
  • Webgunea:   www.hoteltorrezumeltzegi.com/
  • Helbidea:  Torre Zumeltzegi, 11
    20560 - Oñati - (Gipuzkoa)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Animaliak
  • Telebista
  • Satelitezko telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Bistak
  • Garbiketa zerbitzua
  • Sehaska
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: eu fr es en

Bakarkako gela                           74 €           
Gela bikoitza 98 €  
Bakarkako suite-a 82 €  
Suite bikoitza 117 €  

OHARRAK

1/ Buffet gisako gosaria prezioan sartzen da. 2/ Erreserba bertan behera doan utzi daiteke iritsiera eguna aurreko eguneko eguerdiko 12:00ak arte. 3/ Ordainketa irtetean egiten da.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.