Irún-Pamplona, s/n, Oronoz-Mugaire (Baztan)
Urgain hotela Oronoz-Mugairen (Baztan, Nafarroa) kokatutako hotel xumea da, Bertizeko Jaurerriaren natura-parkearen albo-alboan eta Donostia zein Iruñeatik gertu (30 minutura, kotxez). Euskal kostaldeko hainbat herri xarmant ere ez dira urrun, Hondarribia edo Biarritz, kasu.
Urgain hotelak 26 gela ditu, bikoitzak eta bakarkakoak. Zure egonaldia ahalik eta atseginena eta erosoena gerta dadin, gelak ederrak dira eta guztiek dute telebista, bainugela, berogailua, wifi zerbitzua eta kanpoalderako bistak. Urgain hoteleko gelek barne-patio batera ematen dute, Mediterraneoko etxeen gisan.
Urgain hotelak jatetxea ere badu. Eguna ongi hasteko 3 eurotan gosaldu ahal izango duzu eta, nahi izanez gero, otordu goxoren bat ere egin ahal izango duzu bertan. Eguneko menua 11,5 eurotan eskaintzen dute (asteburuko menua eta karta ere badituzte). Euskal sukaldaritza tradizionaleko platerak topatuko dituzu bertan, eta hauexek etxeko espezialitateak: babarrun gorriak, onddoak eta Baztango haragia.
Urgain hotela helbide egokia da, aurrekontu xumearekin Baztan bailarako bazter ederrak ezagutu eta egonaldi lasai eta atsegina igarotzeko.
Hizkuntzak: eu es
Behe-denboraldia | Goi-denboraldia | |
Gela bikoitza | 40 € | 50 € |
Bakarkako gela | 30 € | 40 € |
Prezioan ez dago BEZ-a barne hartuta. Sei urtetik beherako haurrek ez dute ordaintzen eta 6-12 urte bitartekoek, 10€/gaua. Goi-denboraldia: Aste Santua eta ekainaren 1etik abuztuaren 31ra.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.