Itzurungo hondartza, z/g, Zumaia
Zelai Talasoterapia hotela Zumaian (Gipuzkoa) dago, Euskal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean. Zumaiako Itzurun hondartzaren albo-alboan dago Zelai Talasoterapia hotela eta bistak ikusgarriak dira: itsasoa eta flysch-a izango dituzu parez pare.
Zelai Talasoterapia hotela helmuga ederra duzu euskal kostaldea ezagutzeko, erdi bidean baitago. Logela guztiak behar bezala hornituta daude eta bistak dituzte zure egonaldia atsegina izan dadin. Hoteleko bezeroek talasoterapia zentrorako sarrera librea dute. Nahi izanez gero, pakete eta eskaintza bereziak ere badituzte zerorrentzako edota oparitarako.
Zelai Talasoterapia hotelak itsasora bista ederrak dituen jatetxea eta gisa guztietarako tratamentuak eskaintzen dituen talasoterapia zentroa ere baditu.
Hizkuntzak: eu fr es en
Behe-denboraldia | Goi-denboraldia | |
Logela bikoitza (bakarko erabilera) | 75 € | 102 € |
Logela bikoitza | 90 € | 120 € |
Logela bikoitza itsasorako bistekin | 110 € | 140 € |
Goi-mailako logela bikoitza itsasorako bistekin | 120 € | 150 € |
Zerbitzu gehigarriak (pertsonako)
Gosaria (buffet gisakoa) | 10 € |
Pentsio erdia | 24 € |
Pentsio osoa | 38 € |
Ohe gehigarria | 20 € |
Goi-denboraldia: Aste Santua, jaiegunak, zubiak eta uztailaren 1etik irailaren 15era. Behe-denboraldia: urteko gainontzeko egunak // 12 urtetik beherako haurrek %50eko deskontua pentsio-erdia edo osoa kontratatuz gero. Bi haurreko familientzat, bigarren logelan %50eko deskontua (haurrek 12 urte baino gutxiago badituzte) // "Forman jartze" itsas-zirkuiturako sarrera librea.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.