BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

AMETS LANDETXEA

Maison Amets - Quartier Sainte Catherine, Sara

AZALPENA

Amets landetxea Saran (Lapurdi) dago. Sara 2500 biztanleko herrixka xarmanta eta paraje zoragarrian kokatua duzu, Donibane Lohitzunetik 15 kilometrora. 

 

Amets landetxeak Larrungo bistak eskaintzen dituen altzaridun terraza-lorategia, doako WIFI zerbitzua eta aparkaleku pribatua ditu. Logela guztiek sarrera propioa dute, baita bainugela pribatua, telebista eta berogailua ere. 

 

Amets landetxean gosaria prezioan barne hartuta dago; gosari kontinental ederra. Landetxeak badu bezeroentzako gune bat ere sukalde, mahai, hozkailu eta xigorgailuarekin. 

 

Amets landetxeak kokagune ederra du: Sarako erdigunetik 3 kilometrora dago, Sarako leizeak, 5 kilometrora daude eta Larrungo trena, berriz, 3,5 kilometrora. 

 

Apartamentu batean egon nahiago baduzue, Amets landetxeak badu bat Senperen (Saratik 8 kilometrora).

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  3
  • Abiatze prezioa:  55 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 54 28 16
  • Webgunea:   www.chambresdhotes-amets.com
  • Helbidea:  Maison Amets - Quartier Sainte Catherine
    64310 - Sara - (Lapurdi)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Animaliak
  • Telebista
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa

OHARRAK

Hizkuntzak: fr

Ocre logela (2 pertsona) 60€
Caramel logela (2 pertsona) 55€
Mauve logela (2 pertsona) 60€
Familia-logela (4 pertsona) 100€

OHARRAK

Zakurrak onartzen dira (ordainduta). Egonaldiaren %25a erreserba egitean ordaindu behar da; gainontzekoa, iristean. Txekeak eta dirua onartzen dira. Amets landetxeak apartamentu bat ere badu, landetxeaz beraz gain.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.