BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

DOMAINE D'ORONOZIA LANDA-ETXEA

Le Bourg, Baigorri

AZALPENA

Domaine d'Oronozia landa-etxea Baigorrin (Behe Nafarroa) dago eta era guztietako taldeei irekitzen dizkie bere ateak: ikasleak, mendia gustuko duten helduak, familia handiak... Denen beharretara egokitutako egoitza da. 

 

Domaine d'Oronozia euskal etxe eder eta era berean goxoa da. Erosotasun guztiak eskaintzen ditu: sukalde ekipatua, bi jangela handi, joko-gela, bulegoak... Tamaina desberdinetako gelak ditu, 2 eta 5 ohe bitartekoak eta guztiek dute bainugela pribatua.

 

Domaine d'Oronozia 1,5 hektareako zabalgune batean kokatua dago eta bertatik hainbat jarduera (futbola, igerilekua, frontoia, ping-ponga...) egin ahal izango dituzue herrian bertan. Gune aproposa da abentura maite eta Euskal Herria bisitatu nahi duenarentzat.  

 

Domaine d'Oronozia otsailetik azarora bitarte dago irekita. 

  • Kategoria:  Landa-etxea (osoa)
  • Gela kopurua:  
  • Abiatze prezioa:  22 €
  • Tel.:  + 33 (0) 5 59 37 42 03
  • Webgunea:   www.domaine-oronozia.com
  • Helbidea:  Le Bourg
    64430 - Baigorri - (Baxe Nafarroa)
  • Irisgarritasuna
  • Aparkalekua
  • Gune berdea
  • Erdigunean
  • Propioa
  • Bistak
  • Joko-gela

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es en eu

Publikoak Pentsio erdia Pentsio osoa
Haur-eskola 22 € 27,50 €
Lehen maila 25 € 30 €
Bigarren maila 28,50 € 34 €
Lizeoa 31 € 36 €
Ikasleak 33 € 38 €
Helduak 40,50 € 47 €
     
Gaua + haurrentzako gosaria  18,50 €
Gaua + helduentzako gosaria  25,50 €
Haurren otordu osagarria 8 €
Helduen otordu osagarria 15 €

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.