BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

IGELDOKO ATRAKZIO PARKEA

Igeldo Mendia, Itsasargiaren pasealekua, 134, Donostia

AZALPENA

Donostian (Gipuzkoa) dago Euskal Herriko atrakzio-parkerik berezienetako bat, bereziena ez bada. Igeldo mendiko atrakzio-parkeaz ari gara, eta inguruan baldin bazabiltza, merezi du bertara bisitatxo bat egitea. Donostiako bistak ikusgarriak dira Igeldo mendiko atrakzio-parketik.

 

Igeldoko atrakzio-parkera kotxez edo funikularrez igo daiteke; guk gomendatzen dizugu funikularrez joatea. Behin gora iritsitakoan, terraza panoramiko politak izango dituzu Kontxako badiaz gozatzeko eta nola ez, haur zein helduentzako hainbat atrakzio: suitzar mendia (eta ez errusiarra), ibai misteriotsua, laberintoa, autotxokeak, izuaren etxea...

  • Kategoria: Abenturazko parkea
  • Abiatze prezioa: 2 €
  • Ordutegia: Ikus "Oharrak" atala
  • Tel.: +34 943 21 35 25
  • Webgunea: www.monteigueldo.es
  • Helbidea: Igeldo Mendia, Itsasargiaren pasealekua, 134
    - Donostia - (Gipuzkoa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

PREZIOAK: Parkeko sarrera, kotxez zein oinez: 2,20€/pertsona. Atrakzioak ordaindu egin behar dira. Suitzar mendia: 2,50€; autotxokeak: 2,50€; izuaren etxea: 2,50€; laberintoa: 2,50€. ORDUTEGIA: UDABERRIA: lanegunak, 11:00etatik 20:00etara. Asteburuak, 10:00etatik 20:00etara. UDA: Ekaina: lanegunak, 11:00etatik 20:00etara. Asteburuak, 10:00etatik 22:00etara. Uztaila: lanegunak, 10:00etatik 21:00etara. Asteburuak, 10:00etatik 22:00etara. Abuztua: 10:00etatik 22:00etara. Iraila: 10:00etatik 21:00etara. UDAZKENA: asteburu eta jaiegunetan, 11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.