BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

"EL FABULISTA" UPATEGIA. BISITA GIDATUAK

Plaza San Juan, Guardia

AZALPENA

Lurpeko upategiak dira Guardiako (Araba) ezaugarri nagusi eta ardoaren gaineko istorioak ez ezik herriaren beraren historia ere kontatzen dute. Ez dira upategi soilak.

 

Lurpeko 200 upategi baino gehiago daude Guardian eta "El Fabulista" da bisitatu daitekeen bakarrenetakoa. Felix Maria de Samaniego alegia-idazle ezaguna bizi izan zen etxean dago eta hortik datorkio izena. 5 ardo egiten ditu "El Fabulista" upategiak: 4 beltz eta zuri bat. Eta bakoitzaren izena Samaniegoren alegia batean oinarritzen da. Ardo zuriak, adibidez, “Arrantzalea eta Arraina”ren alegia kontatzen du. Etiketak ere alegien baitakoak dira eta botilari oso izaera eta itxura berezia ematen dio horrek, bitxi egiten du.

 

Bi gisatako bisitak eskaintzen ditu "El Fabulista" upategiak: ohikoak (7€) eta antzeztuak (11€). Hilean bi larunbatetan Samaniego bera izaten da bisitan alegiak kontatzen. Aurretik erreserba egitea gomendatzen da.

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 7 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 945 60 01 10
  • Webgunea: www.bodegaelfabulista.com
  • Helbidea: Plaza San Juan
    - Guardia - (Araba)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es en

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.