Ondartxo ibilbidea 1, Pasaia San Pedro
Albaola Faktoria, Pasai San Pedron kokatua (Gipuzkoa), gune bakan eta berritzailea da. Bere eginkizun nagusia itsasontzi zaharrak berreraikitzea eta, batez ere, Euskal Herriak itsasoarekin izan duen lotura estua azaleratzea da. Publikoari guztiz irekia, Albaola Faktoria bere izaera aktiboagatik, nazioartean sortzen ari den sareagatik eta eskaintzen duen bisita berritzaileagatik da erakargarria.
Albaola Faktoria-ren bisitan zehar euskaldunek itsasoarekin izan duten harreman estuaz eta itsasoko jarduerak euskal ekonomian izan duen garrantzia ikaragarriaz jabetuko zara. Bisitaren amaieran XVII mendeko San Juan baleontziaren erreplika nola egiten ari diren ikusiko duzu. Haurrek eta helduek adi-adi jarraitzen dituzte zurginen lanak eta baleontziaren hezurdura ikustea benetan da ikuskizun polita.
Hizkuntzak: eu fr es en
PREZIOA: Sarrera arrunta: 7,00€. Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak eta 65 urte baino gehiagokoak: 5,00€. Heldu-taldeak (min. 10): 5,00€ /pertsona. Ikasle-taldeak (min. 10): 4,50€/petsona. Gida bat kontratatzea (gehienez 25 lagun): 25,00€ (erreserbak eta kantzelazioak 48 orduko aurrerapenarekin). Sei urtez beherako haurrak: doan.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.