BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

MENDY JATETXE-HOTELA

Iratiko bidea. Erdigunea, Donazaharre

AZALPENA

Mendy** hotelaren jatetxea Donazaharren (Behe Nafarroa) kokatua dago eta eguerdi eta arrats guziz irekitzen du.  Aukera ona da Donibane Garazi inguruan ibiliz gero, atseden pixka bat hartu, ongi jan eta lasaitasuna aurkitzeko.

 

Terrazan edo jan-gelan jan dezakezue, gogoaren arabera. Mendy hotelaren jatetxeko lan-taldeak harrera ona egingo dizu eta gomendio onak emanen garaian garaiko produktuak dastatzeko. Izan ere, Mendy hotelaren jatetxean bertako eta kalitatezko produktuetan oinarritutako sukaldaritza lantzen da. Besteak beste, bertako urdaiazpikoa, bakailuz betetako pikillo-piperrak, Iratiko amuarraina, inguruko artzainen gazta eta euskal pastiza aurkituko dituzu. 

 

Mendy hotelaren jatetxea helbide on bat da bikotean, familian edo lagunartean otordu goxo bat egiteko. 

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 60
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia:
  • Tel.: +33 (0) 5 59 37 11 81
  • Webgunea: www.hotel-mendy.com
  • Helbidea: Iratiko bidea. Erdigunea
    64220 - Donazaharre - (Baxe Nafarroa)

OHARRAK

Egunero zabalik.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.