BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

MAISON AGUERRIA LANDETXEA

Maison Aguerria, Aldude

AZALPENA

Maison Aguerria landetxea Aldudeko bailaran (Behe Nafarroa) dago, Euskal Herriko mendialdean. Helmuga ederra da beraz naturaz, lasaitasunaz eta turismo aktiboaz gozatu nahi duen ororentzat. Iruñea (50 km.), Biarritz (60 km.) eta Donibane Garazi (25 km.) bezalako hiriguneak ere ez ditu urrun, bertaratu nahi izanez gero.

 

Beti-betiko euskal etxe zuri-gorri polit bat da Maison Aguerria landetxea kanpoaldetik. Barrura sartzean, logela eta gune berritu eta abanguardistekin egingo duzu, ordea, topo. Garai bateko eskailerak, ateek...  bat egiten dute egungo erosotasun eta dekorazio modernoarekin. Horixe kontrasteen xarma, tradizioaren eta diseinuaren arteko ezkontza perfektua.

 

Maison Aguerria landetxeak 5 logela ditu: lehen solairukoak tradizionalagoak dira eta bigarrenekoak, berriz, abanguardistagoak. Denek dute beren bainugela ederra. Logelaz beraz gain, Maison Aguerria landetxeak, barruan zein kanpoan, beste hainbat gune ere baditu zuen oporraldia hainbat gogoangarriagoa izan dadin. Maison Aguerria landetxeak loft itxurako apartamentu bat ere badu.

 

Maison Aguerria landetxeak afariak eskaintzen ditu astean bitan, bertako produktuekin etxean bertan egindako menu abanguardistak. 6 pertsonako taldeak behar dira horretarako eta erreserba egitea beharrezkoa da. (Prezioa: 30€/pertsona).

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  5
  • Abiatze prezioa:  100 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 37 56 17
  • Webgunea:   www.maisonaguerria.com
  • Helbidea:  Maison Aguerria
    64430 - Aldude - (Baxe Nafarroa)
  • WiFi-a
  • Telebista
  • Satelitezko telebista
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Bistak
  • Edaritegia

OHARRAK

Bestelako zerbitzuak: Maison Aguerria landetxean ez dira onartzen 16 urtez azpiko haurrak. Maison Aguerria landetxean ez dira onartzen animaliak. Maison Aguerria landetxean ez da onartzen erretzea.

Hizkuntzak: fr en

"La Tulipe" logela 100€/gaua
"L'Ours" logela  120€/gaua
"La Rose" logela 120€/gaua
"Le Taureau" logela 120€/gaua
"Le Coeur" logela 160€/gaua
Apartamentua 1300€/astea

 

OHARRAK

Logelak bi pertsonentzako dira. Prezioan gosaria barne hartuta dago (10€/petsonako). Oporraldiko tasa ez dago prezioan sartuta (0,5€/pertsona/eguna). Goi-denboraldian gutxienez hiru gau pasatu behar dira. Apartamentua larunbatetik larunbatera alokatzen da eta 250€ fidantza eskatzen da. Erreserbak: %50a erreserba egitean eta beste %50a sartzean. Transferentziak, txekeak eta eskudirua onartzen dira; kreditu-txartelak, ez.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.