BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

CASA JULIÁN ERRETEGIA

Santa Clara, 6, Tolosa

AZALPENA

Tolosako Casa Julián erretegia (Gipuzkoa) xarma bereziko erretegia da, Julián Rivas-en 1955an sortua.

 

Tolosako lokal batean, Julián Rivas barazkiak eta ardoa saltzera dedikatzen zen eta bertan hasi zen lagunentzat txuletak erretzen. Ondoren, lokala publikora zabaldu zuen, txikiteorako eta handik gutxira erretegi bihurtu zen. Gaur egun, orduko itxura bera mantentzen du eta txuleta gisa berean erretzen jarraitzen dute. 

 

Casa Julián erretegira kaxaz eta kartoiz beterik dagoen biltegi zaharretik sartzen da. Barruan, erdi ezkutuan bezala, xarmaz beteriko jangela dago. Egurrezko mahai handiak ditu, mantel zuriz estaliak. Paretetan hautsak eta parrillako keak harturiko garai bateko ardo-boteilaz beteriko apalak daude. Casa Julián erretegia txuleta on bat dastatzeko giro eta ezagutza ezinhobeak eskaintzen dituen erretegia da. Zatoz, ez zaizu damutuko. 

 

Aldez aurretik erreserbatzea komeni da.

  • Kategoria: Erretegia
  • Edukiera : 60
  • Abiatze prezioa: 50 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 67 14 17
  • Webgunea: www.casajuliandetolosa.com
  • Helbidea: Santa Clara, 6
    20400 - Tolosa - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.